Aurreko ostiralean Jaso Ikastolako DBH1eko ikasleak Iruñeko Alde Zaharra bisitatu zuten. Goizean goiz, Iruñeko Udala bisitatzeko aukera eduki zuten. Bertan Iruñeko historia aztertzeaz gain, eraikinaren ezaugarri eta bitxikeriak ezagutu zituzten. Ondoren, makila eskutan hartu eta Santa Ageda bezperako kanta abesten aritu ziren (Santo Domingoko azoka, Nabarreria, Mercaderes, Gaztelu plaza, San Frantzisko plaza eta bestelakoak). Ibilbidearen bukaera Paris 365 jantoki sozialean egin zuten, izan ere, goizean zehar bildutako dirua Iruñeko ekimen sozial funtsezko hau laguntzeko bideratu zuten.
Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero sartu Jaso 2.0 atalean edota gure FLICKR galerian
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz (bis)
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi dugu gogoz.
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Abesti bidez bultzatu nahian
Paris ta bere jarduna
Gora ba Jasoko ikasleak
aizue Gora Iruña!