Guztira 7 ikastola gara partaide. Jason Lehen Hezkuntza osoan garatzen ari gara proiektukako metodologia hau Nafarroako Ikastolen Elkartearen gidaritzapean.
Helburua da konpetentzien oinarritutako ikaskuntza metodologikoa garatzea.
Zertarako?
Konpetentzien bidezko ikaskuntzak ikaslearen prestakuntza hobetzen du, alderdi akademikoez gain bizitzarako garrantzitsuak diren beste alderdiak bultzatzen baititu:
- Arlo pertsonalean hobekuntzak (autonomia, erresilientzia, ardura
- Familia eta giza harremanetan (ikaskidetza, enpatia, partadietza aktiboa…)
- Etorkizun laboralerako prestakuntza (proiektuen bidezko lana, ekimena eta iniziatiba, sormena…)
Ondorengo ezaugarri nagusiak dituzte:
- Ikasitakoa aplikatzeko diseinatzen dira
- Ezagutza desberdinen integrazioa eskatzen dute
- Testu-ingurune eta egoera desberdin batean planteatzen dira
- Jardueretan oinarrituriko metodologia jarraitzen dute