Abiapuntua: Ikasleen hizkuntza-ohituretan ikastolak eragin handia du. Baina denok dakigu, halaber, zer nolako eragina duen hizkuntza gutxituen biziraupenean familia bidezko hizkuntza-transmisioak. Familia da hizkuntza transmititzeko biderik garrantzitsuena eta naturalena, umeen euskararen garapenean etxea baita biderik eraginkorrena.
Helburua: Haur Hezkuntzako familiei seme-alabekin euskaraz jostatu daitezen tresnak eskura jartzea: abestiak, jolasak, euskarazko esaldiak,…
Hartzaileak: Ikastaroak Haur Hezkuntzako familia orori, izan euskaradunak, izan euskara gutxi dakitenak edo erdaldunak, euskarazko jokoak eta jolasak ezagutzeko eta erabiltzen jakiteko trebakuntza eskainiko die. Taldea osatzeko gutxieneko kopurua: Gutxienez 8 lagun eta 15 gehienez.
Egutegia eta ordutegia: Urriak 1, 8, 15, 22, 29 (osteguna) 16:30-18:30 (Haurtzaindegi zerbitzua egonen da)
Non: Jaso Ikastolan
Izena emateko epea: Ekainaren 19a, ostiralarekin.
Izena nola eman: Unai Arellanori mezua bidali (uarellano@jasoikastola.net)