Jaso Ikastolako 4. mailako ikasleek Iñaki Zubeldia (Ikaztegieta, 1945) idazlearen bisita jaso dute aste honetan. Ordu bete pasa egon ziren liburutegian, idazlearen azalpenak adi-adi entzuten. Laugarren mailako neska-mutikoek ederki ezagutzen dituzte idazle horren lanak, zortzina liburu irakurri baitituzte azken hilabeteotan. Zubeldia harri eta zur gelditu zen ikasleek bere lan guztiak ezagutzen zituztela ikustean. Izan ere, ikasleek bina liburu erosi zituzten eta gero elkar trukatu. Hori dela eta, galdera mordoska zeuzakten aldez aurretik prestatuta, eta idazleak guztiak erantzun zituen, gustura erantzun ere.
«Primeran hurbildu da umeengana. Ezagun du irakaskuntzantzan ibilitakoa dela», komenatu zuen Arantxi Barandiaran LH4A taldeko tutoreak saiaron ondotik. Iñaki Zabaletak irakasle ikasketak egin zituen gazte denboran eta irakasle lanetan ibili izan da aurte askoan. Hizkuntzaren pedagogiaz ere askotxo daki eta eskoletarako liburu ugari idatzi izan ditu. Hala ere, haurrek bere ipuin eta istorioengatik ezagutzen dute batez ere: Euskaldun bat Marten, Josu Azalaren abenturak, Maddi oporretan,Peko belea basoan, Mirari Hegaria, eta abar.
Idazlea liburuez eta fikzioaz haratago joan zen bere solasaldian: Oñatiko kobazuloetan benetan eta zuzen-zuzenean bizi izandako abentura handi baten berri ere eman zien Jaso Ikastolako neska-mutikoei. Hala, kontatu zien nola topatu zuten Paleolito garaiko lehoi baten hezurdura. Hezurdura oso-osoa, oraindik Arrikrutz kobazuloan gordeta dagoena. Kontakizunak aho zabalik utzi zituen guztiak, ikasle nahiz tutore.