Jaso Ikastolak urtero antolatzen duen Guraso Eskola laster jarriko da abian. Ikasturte honetan Elkarbizitza Plana izanen du ardatz. Horregatik, lehen tailerrak Bitartekaritzaren gaia jorratuko du: nola jokatu anai-arreben edo adiskideen arteko liskarretan? Zer jarrera erakutsi, noren alde jokatu gatazketan? Ainhoa Vázquez Urio hizlaria gai horien gainen ariko da tailerrean.
Eskola Batzordearen nahia bi talde osatzea da, HHko eta LHko aurreneko zikloetako gurasoekin bata eta LHko azken zikloko eta DBHko gurasoekin bestea. Talde bakoitzak hiruna saio izanen ditu, bi ordukoak, urriaren bukaeratik abendura bitartean (ikus ordutegiak eta xehetasunak erantsitako agirian). Tailerra 10 euro kostatzen da eta izena emateko epea hilaren 22an amaituko da.