Haur Hezkuntzako neska-mutikoek mendi irteera politak egin dituzte azken asteotan. Lau-bost urteko ikasleak Iribasen izan ziren maiatzaren 27an eta hiru-lau urteko urtekoak, berriz, Urdiainera joan ziren pare bat egun lehenago. Argazkiak ikusita, ezin esan gaizki pasatu zutenik.
Iribaseko ateraldian laguntzaile berezia izan zuten, gainera, Elena Ronkal ikastolako zuzendari kudeatzailea gidari lanetan ibili baitzen. Aitzarratetako iturbururaino iristea lortu zuten, lortu zutenez, bidean inor galdu gabe. Txorien txio-txioak entzunez eta basoan barrena marrubiren bat bilduz, ibilaldia ez zitzaien hain aldapa gora egin. Hori ikusita, datorren urterako zortzimilakoren bat prestatzen hasiak dira.
Argazki guztiak ikusteko, sar zaitezte Flickr-en.