Ostegunean, irailaren 15ean, DBH 1. mailako ikasleek, Txane, Izaskun eta Nerea irakasleekin batera, Donostia aldera jo zuten, Zinemaldira, hain zuzen ere.
Mafre Fundazioak Zinemaldiarekin elkarlanean “Zinema estudio txikia” programaren barruan hainbat ekintza antolatu ditu haurrentzat. Gure ikasleek antolaturiko tailer batean parte hartu zuten: “Nola bihurtu haragizkoa paperezko pertsonai bat” .
Aipatutako tailerra Patxi Zubizarreta idazleak bideratu zuen. Idazleak azaldu zien ikasleei nola ekoizten duen pertsonaia bat, nola ematen dion pertsonaiari nortasuna, marrazkilariekin lagunduta, eta azkenean nola egiten duen pertsonai hori filma batean agertzeko.
Ikasle eta irakasleak gustura egon ziren. Aprobetxatu zuten Donostian zeundela Zinemaldiaren giroan murgiltzeko. Ez dakiguna da ea zeluloidearen izarraren bat ikusi ote zuten . Hau da inbidia hau!
Ekintzari buruz gehiago jakiteko hona hemen esteka: «Zinema estudio txikia»