Lehen Hezkuntzako 3.,4.,5.,eta 6. mailetako ikasleek Osasuna Fundazioak bideratutako proiekto pedagogikoan parte hartu dute: Gorritxoen gela izenekoa. Hainbat jarduera landu dute geletan astean zehar eta gaur goizean jokalari euskadunen bisita izan dute: Oier Sanjurjo, Ekhi Senar eta Asier Riesgo. Opari ugari ere bildu dituzte.
Osasunako Juntakidea den Santxo Bandresekin batera Osasuna Fundazioko gerentea ere etorri da: Diego Maquirriain. Proiektu honetan ikastola batek parte hartzen zuen lehen aldia zenez NIEko zuzendaria ere etorri zaigu.
Sekulako giroa izan dugu. Mila esker denei.