Dakizuen bezala, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Jaso Ikastolako DBHko ikasleok gure ekarpena egin nahi izan dugu.
Euskararen erabilerarekiko dibertigarria eta motibagarria den zerbait antolatu nahi genuen eta flashmob bat grabatzea bururatu zitzaigun. Helburua ez zen kalitate handiko zerbait egitea, baizik eta genituen baliabideekin eta bat-batekotasunari garrantzia emanez, euskararen altzoan barre batzuk botatzea, eta bide batez, “ziber mundura” Jaso Ikastolatik mezu positiboa bidaltzea.
Horixe beraz, gure mezua: EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!
Musika:ESNE BELTZA.
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!
ZABALDU SARE SOZIALETAN!!!!