Noticias

SAHARA BIHOTZEAN

Comparte en:

Saharako FATIMA eta MARIAM neskatxak, berriz ere, gurean izan dira HENNA zer den azalduz eta gure LHko ikasleei eta DBHko 1. eta 2. mailakoei zenbait marrazki eginez. Bestalde, LUIS ARELLANO dokumentalistak eta giza-eskubideen aldeko aktibistak, DBHko 3. eta 4. mailakoi «Sáhara no se vende» dokumentala aurkeztu die.

 

Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, sartu gure Jas0 2.0 atalean edota gure FLICKR galerian.

 

Sahara proiektua dela eta LHko 1. eta 2.mailakoak herrialde honi buruzko hainbat gauza ezagutzen eta ikasten ari gara Bertan murgilduz, maketa egin dugu. Oso polita eta dotorea geratu zaigu, ezta?

Captura de pantalla 2017-03-13 a las 8.04.31

SAHARA BIHOTZEAN. Astea primeran bukatu dugu, TESTIGANTZA ugari izan ditugu ikastolan. Ostegunean AITANA BARANGUAN 11 urteko neskatoa etorri zitzaigun LHko 5. mailakoei kanpamenduetako testigantza ematera. FADILA LHko 3. mailako ikasleengana eta ostiralean FADILA berriro ere DBHko 1. eta 2. mailakoekin eta, azkenik, FATIMA eta MARIAM (Josebaren Zabalzaren laguntzarekin) etorri ziren gurera LHko 4. mailakoei eta DBHko 4. mailakoei haien historia kontatzera.

Captura de pantalla 2017-03-13 a las 7.57.43

 

Proiektuarekin aurrera goaz, aste honetan TESTIGANTZAK izango ditugu, eta jadanik FADILA eta ITZIAR/UXUE etorri dira gurera. Fadila Saharakoa da eta Iruñean bizi dena. Itziar eta Uxue Berriozarkoak dira eta Saharako kanpamenduetan egonak dira behin baino gehiagotan. Oraingoan LHko 6. eta DBHko 3, mailako ikasleek haien esperientziaz gozatzeko parada izan dute.

Captura de pantalla 2017-03-07 a las 9.53.23

Captura de pantalla 2017-03-07 a las 9.54.16

Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, sartu gure Jas0 2.0 atalean edota gure FLICKR galerian.

 


Captura de pantalla 2017-02-08 a las 13.24.00Jaso Ikastolako Bizikidetza Planarekin jarraituz, ikasturte honetan
“Elkartasun Eskolak” sarean parte hartzeko erabakia hartu genuen. Hori dela eta, hurrengo bost astetan ikastolako ikasle, langile eta guraso guztiok saharar herriaren errealitatea ezagutzeko aukera izanen dugu. Izan ere, “Sahara Bihotzean” izeneko programazio berezia prestatu dugu HH, LH eta DBHko ikasle eta gurasoekin aurrera eramateko. Horri esker, datozen asteotan Saharak gaur egun pairatzen duen errealitatea ezagutzeko bideoak, testigantzak, te dastaketak,  zineforumak, hitzaldiak, argazki erakusketa eta abar izanen ditugu.

 

Gainera, elkartasun aste hauei amaiera emateko, martxoaren  31an, 16:30etik aurrera, Saharar herriaren aldeko festa izanen dugu ikastolan bertan. Adi egon, beraz, programazioarekin aurrera egin ahala, ekitaldien informazioa bidaliko dizuegulako.

Sahara bihotzean

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…