Noticias

Olentzero gurean

Comparte en:

Olentzero euripean iritsi da aurten Jaso Ikastolara. Kanpoan goiza goibel esnatu bada ere, barruan nabaria zen txikien ilusioa. Batzuek gutunak zituzten Olentzerori emateko, beste batzuek marrazkiak eta txikienek. urtero bezala, txupeteak. Baserritar jantziekin, dotore baino dotoreago zeuden denak.

Ikazkin buruhandia Mari Domingirekin heldu da, eta Andoni Sagastibeltzaren eskusoinaren doinuekin sartu da areto nagusian. Pipa ahoan, zaku handia sorbaldan, iaz baino piska bat argalagoa ikusi dugu Olentzero. “Non da zure tripa handia? Jada ez duzu gaztainarik jaten, ala?”, galdetu dio Andonik. Olentzerok esan duenez, galtzak bete lan ibili da azken urtean. Lanean eta dantzan, arnasarik hartu ezinda. Horregatik argaldu omen da hainbeste.

Haur Hezkuntzako umeek gogoz abestu diote Olentzerori eta zintzo-zintzo eman dizkiote txupeteak, gehiago ez erabiltzeko promesarekin. Bideoa ikusteko egin klik hemen.

Lehen Hezkuntzakoek ere eztarriz sano dabiltzala erakutsi diote Olentzerori. DBHko ikasleek, berriz, kanpoko frontoian egin diote harrera, aurresku eta guzti. Ordurako eguna nabarmen argiagoa zegoenez, patioan gustura egoteko aukera izan dute handiek nahiz txikiek. Ospakizunari amaiera emateko, Lehen Hezkuntzako ikasleek Eguberrietako abesti sorta ederra abestu dute, xirulen laguntzaz, Leticia Salcedo musika irakasleek zuzendu duen musika jaialdian.

Ikastolako langileen artean zozketzen diren saskiak Elene Oliden irakasleak eta Saioa Muñoz sukaldeko langileak eskuratu dituzte aurten. Bazkaria, berriz, Garazi Leturiaga ordezko irakasleari tokatu zaio. Olentzero bera ere ez da esku hutsik itzuli etxera, otar bat zain zuela esateko deitu baitiote ikastolan zela. Beste guztiontzat, betikoa: osasuna.

Argazki guztiak ikusteko, sar zaitezte Mobileme galerian edo Flickr-en. Berrehundik gora argazki topatuko dituzue.

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…