Noticias

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI HELDU DIRA!

Comparte en:

Heldu den ostiralean, hilak 19, Mari Domingi eta Olentzerori eta ongi-etorria eginen zaie gure ikastolan, urtero bezala. Goizean, ikasle guztiak “baserritarrez” jantzita, Olentzero eta Mari Domingi ikastolan barna ibiliko dira gure abestiekin gozatzen. Txikienek ere txupetea ekar dezakete Mari Domingi edo Olentzerori emateko.

Goizeko jarduera hau eskolako ekintza denez, gurasoei, mesedez, ez etortzea eskatzen dizuegu.

 

Egun horretan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak arratsaldeko 15:00etan aterako dira. DBHko ikasleak, berriz, 12:30ean.Argitxo-Ibiltzen-kolorez

 

Honetaz gain, ohar honekin batera, Jaso Ikastolak antolatzen  duen Mendebaldeako Olentzeroren programa bidaltzen dizuegu. Anima zaitezte auzoan barna eginen dugu kalejiran  parte hartzera, arratsalde polita igaroko dugu elkarrekin, eta ikastolako frontoian pintxo-poteoan amaituko dugu!

 

OPARI BILKETA

 

Aurten Mari Domingik eta Olentzerok LHko ikasleen opariak jasoko dituzte. Horretarako, abenduaren 19an, ostirala, ikasle bakoitzak etxean soberan duen eta oraindik erabilgarri dagoen jostailua edo liburua ekarriko du, eta areto nagusian bere oparia Olentzero edo Mari Domingiri emanen dio. Bilduko ditugun opariak Iruñeko Udalak Civivox-etan jarri dituzten opari-bilketa puntuetara eramanen ditugu. Beraz, zinez eskertuko genizueke, hau kontutan izatea, eta LHn dagoen zuen seme-alaba egun horretan jostailu edo liburu batekin bidaltzea. Mesedez, opariak paperean bildu gabe ekarri.

 

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…