Noticias

NIE Albiste Buletina Abendua

Comparte en:
Artezkaritza Batzordea
Nafarroako Ikastolen Elkartea
   Azken NIEko albisteen buletina bidali genuenean, nekez imajina genezakeen zetorkiguna. Zalantzarik gabe, pandemia honek ondorio latzak ekarri ditu eta hainbat eta hainbat familietan sufrimendua. Gure besarkadarik estuena helarazi nahi dizuegu guztiei.
Ikastolen egunerokotasuna goitik behera aldatu zen, 24 ordutan hezkuntza berriz asmatzea egokitu zitzaigula, baina beti bezala, gure oinarrietan dagoen elkarlanari eta lan-taldeari esker ikasturtea bukatu ahal izan genuen, material digitalak ikasle guztien eskura jarriz eta beharrezkoak ziren euskarri informatikoak ahalik eta azkarren bideratuz. Gure ikastoletako langileak zoriondu nahi ditugu egindako ahalegin itzelagatik eta, zer esan gure ikasleei eta familiei buruz!
Informatika-teknologiek ere aukera eman digute koordinazioari eusteko eta ekimen berriak bultzatzeko hainbat ardura ditugunoi, bilera telematikoen bidez: artezkaritza batzordea, zuzendarien mintegia, lehendakarien foroa eta bestelako bilera eta mintegiak, bai NIEn zein EHIn.
Pandemiaren beste eraginetako bat Nafarroa Oinez jaia ezin izan genuela ospatu izan zen. Dena den, ikasturte berria gogoz baterik hasi dugu. Gure ikastolako erkidegoa osatzen dugun familia, irakasle, zerbitzu-langile eta ikasleek hezkuntzaren erronka geure egiten dugu ziurgabetasun-uneetan, gure onena emanez.
Lerro hauen bitartez, NIE osatzen dugun ikastolen aldetik animoa helarazi nahi diot Lizarra Ikastolari. Guztion babesa baduzue eta izango duzue! Hegan Oinez!
2020 urteari ordu batzuk geratzen zaizkio, eta, inoiz baino gehiago, guztiok egutegiari orria aldatu nahi diogu. 2021 urteari harrera egin nahi diogu, gizarte-harremanak, besarkadak eta bizitzak dakartzan erronka berriei aurre egiteko indar handia izateko itxaropenarekin.
Eguberri on eta 2021 zoriontsu opa dizuegu!

Elena Zabaleta
Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari

      Cuando enviamos el último boletín de noticias de NIE, no podíamos imaginar lo que nos venía. Sin duda, esta pandemia ha traído consecuencias fatales y sufrimiento en numerosas familias. Queremos haceros llegar a todos nuestro abrazo más cariñoso.
El día a día de las ikastolas cambió radicalmente tocándonos reinventar la educación en 24 horas, pero como siempre, gracias a la solidaridad y el trabajo en equipo pudimos terminar el curso, poniendo a disposición de todo el alumnado los materiales digitales y soportes informáticos necesarios lo antes posible. Queremos felicitar a los profesionales de nuestras ikastolas por su enorme esfuerzo y, ¡qué decir de nuestro alumnado y de las familias!
Las tecnologías informáticas también nos han permitido mantener la coordinación e impulsar nuevas iniciativas a quienes tenemos distintas responsabilidades, a través de reuniones telemáticas: consejo rector, seminario de directores/as, foro de presidentes/as …tanto en el NIE como en EHI.
La pandemia también impidió celebrar el Nafarroa Oinez. No obstante, hemos comenzado el nuevo curso con ganas. Las familias, el profesorado, el personal de servicios y el alumnado que formamos parte de la comunidad ikastola, asumimos el reto de la educación en momentos de incertidumbre, dando lo mejor de nosotros mismos.
Desde estas líneas quiero hacer llegar el ánimo de las Ikastolas que formamos NIE a Lizarra Ikastola. ¡Tenéis y vais a tener todo nuestro apoyo! Hegan Oinez!
Al año 2020 le quedan unas horas y, más que nunca, todos deseamos cambiar la página al calendario. Queremos recibir el año 2021 con la esperanza de poder recuperar las relaciones sociales, los abrazos y tener mucha energía para afrontar los nuevos retos que nos presente la vida.
¡Feliz Navidad y feliz 2021!

Elena Zabaleta
Presidenta de Federación Navarra de Ikastolas

BIKAINTASUNAREKIKO KONPROMISOA
2020ko azaroaren 27an, Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioak «Bikaintasunarekiko Konpromisoa» aitorpena eman zion Nafarroako Ikastolen Elkarteari, duen kudeaketa sistemarengatik.
COMPROMISO CON LA EXCELENCIA
El 27 de noviembre, la Fundación Navarra para la Excelencia le otorgó a la Federación Navarra de Ikastolas el reconocimiento de «Compromiso con la Excelencia, por su sistema de gestión.
JANOS, Jantoki osasungarriak
CPAEN, Ekoalde eta NIEren arteko lankidetza sortu da, zeina tokiko ekoizleen elikagai freskoak, sasoikoak, 0 KM (+ -), ekologikoak… ikastoletako jantokietan sartzean datzan.
Joan den ikasturtean, Argia Ikastola proiektukide izan zen, balorazio oso onarekin. Ikasturte honetan, Jaso Ikastola, Paz de Ziganda Ikastola eta Tantirumairu Ikastola sartu dira.
Informazio gehiago>>JANOS, Comedores saludables
Este proyecto surge de la colaboración con CPAEN, Ekoalde y NIE. Consiste en introducir alimentos frescos, de temporada, KM 0 (+ o-) de productores locales, ecológicos… en los comedores.
El curso pasado entró Argia Ikastola con una valoración estupenda y este curso lo han hecho Jaso, Paz Ziganda y Tantirumairu.
Más información>>
TANTA 2020 EGITASMOA – ESKERRIK ASKO LIZARRA IKASTOLATIK!
Lizarra Ikastolan TANTA 2020 egotasmotik jaso duten diru-sarrerarekin, Nafarroa Oinez edizio berriari zorrik gabe aurre egiteko aukera izan dute. Horregatik, Ikastola guztiei eskerrak eman dizkiete!
PROYECTO TANTA 2020 – ¡MUCHAS GRACIAS DE PARTE DE LIZARRA IKASTOLA!
El ingreso obtenido en Lizarra Ikastola del proyecto TANTA 2020, les va a permitir afrontar la nueva edición del Oinez sin deudas. ¡Trasladan su agradecimiento a todas las ikastolas!
IKASTOLAK HERRIARI
2020ko ikastolen jaiak ez ospatzeak eragindako hutsunea bete ahal izateko, Donostiako Kursaal Jauregian IKASTOLAK HERRIARI ekitaldia burutu zen abenduaren 13an. Pauline & Juliette, Korrontzi, Xabi Solano, Demode Quartet eta Nogen izan ziren gurekin baita Oinkari eta Kimua dantza taldeak ere. Benetan ikusgarria!
Eskerrik asko saioa ikusi zenuten guztioi, 100.000 lagunetik gora elkartu ginen!
Ikus bideoa>>IKASTOLAK HERRIARI
El próximo 13 de noviembre, intentando llenar el vacío que ha dejado la no celebración de las fiestas de las ikastolas 2020, se celebró el evento IKASTOLAK HERRIARI en el Palacio Kursaal de Donostia. Participaron Pauline & Juliette, Korrontzi, Xabi Solano, Demode Quartet y Nogen junto a los grupos de danza Oinkari y Kimua. ¡Fue espectacular!
Gracias a todos y todas las que vistéis la emisión, ¡fuimos más de 100.000 personas!
Ver el vídeo>>
NAFARROA OINEZ 2021 LOGOAREN AURKEZENA!!!
Lizarra Ikastola osatzen duen komunitatean 2021. urteko edizioari begira ari dira lanean. Nafarroa Oinez lan-plangintza egokitu behar izan dute, eta bide beretik, ikurra doitu.
Txio, Pio, Susu, Muxu eta Ur dituzte ibilbide berri honetan lagun. Lizarraldeko herri eta kultura aniztasunaren isla dira eta Nafarroa Oinezen leloaren bitartez zabaldu nahi duten mezua hedatzen lagunduko diete, hegan OINEZ.
Informazio gehiago>>PRESENTACIÓN DEL LOGO NAFARROA OINEZ 2021
Las personas que conforman la comunidad de Lizarra Ikastola ya están trabajando cara a la edición del Nafarroa Oinez 2021. Se han visto obligados a adecuar su plan de trabajo, y en la misma línea, el logo.
Txio, Pio, Susu, Muxu y Ur serán sus compañeros de viaje en esta nueva andadura. Ellos representan la diversidad de Tierra Estella, tanto con respecto a sus habitantes como a su cultura, y les ayudarán a dar a conocer el mensaje que quieren transmitir a través del lema de Nafarroa Oinez, hegan OINEZ.
Más información>>
NAFARROA OINEZ 2021 DENDAK PREST LIZARRAN, IRUÑEAN ETA ONLINE DENDA
Gabonak hurbil ditugu eta Nafarroa Oinez 2021ek bere gala politenak prestatu ditu zuen eskura jartzeko. Opariak erosi nahi dituzu? Aukera ezberdinak daude. Batetik online denda izango duzue, eta, bestetik, Lizarrako zein Iruñeko dendak irekiko dira.
Informazio gehiago>>NAFARROA OINEZ 2021 PREPARA LA TIENDA ONLINE Y LAS TIENDAS DE ESTELLA Y PAMPLONA
Se acerca la Navidad y el Nafarroa Oinez 2021 ha preparado sus mejores galas para ponerlas a vuestra disposición. ¿Queréis comprar regalos? Hay diferentes opciones. Por un lado, está la tienda online y, por otro, se abrirán tanto la tienda de Estella como la de Pamplona.
Más información>>
NAFARROA OINEZ 2021 – SASKIA
Heldu dira Gabonetako Nafarroa Oinez saskiak. Zozketan parte hardu nahi baduzue, zuen ikastolan edo Lizarrako Ikastolan txartelak erosteko aukera izango duzue! Lizarra Ikastolatik eskerrak eman nahi dizkiete Nafarroako ikastolei beste behin, jasotako laguntzatzatik.NAFARROA OINEZ 2021 – CESTA
Ya están aquí las cestas de Navidad de Nafarroa Oinez. Si quereis participar en el sorteo, podéis comprar boletos en vuestra ikastola o en Lizarra Ikastola. Desde Lizarra Ikastola, una vez más, quieren dar las gracias por el apoyo al resto de ikastolas navarras.
948 – 222 196 
Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Noticias

Noticias relacionadas

ÚLTIMA OPORTUNIDAD PARA VER SUTAN-Musikala- EN IRUÑA

ÚLTIMA OPORTUNIDAD PARA VER SUTAN-Musikala- EN IRUÑA

Mediante estas líneas queremos invitaros a que el próximo 11 de octubre acudáis en familia…
Saludo del nuevo Director: Unai Arellano Lakabe

Saludo del nuevo Director: Unai Arellano Lakabe

Para iniciar este nuevo curso 2022-2023 Unai Arellano Lakabe, nuevo director de Jaso Ikastola, nos…
NÚMERO PREMIADO EN EL SORTEO TANTA

NÚMERO PREMIADO EN EL SORTEO TANTA

Como en los últimos años, la Federación de Ikastolas de Euskal Herria (EHIE) ha sacado…