Noticias

LEKALEEN ASTEA JASO IKASTOLAN

Comparte en:

Jaso Ikastolan gure komunitatearen elikadura osasuntsuaren aldeko politika daramagu azken urteotan. Besteak beste, gure menuak osatzerako orduan lehentasunez horrela jokatzen dugu:

– Ikastolako menuak ikastolan bertan egiten ditugu.

– Lehentasuna dute bertako produktuek, ahal den neurrian noski.

– Menuak, elikaduran eta dietetika espezialista batek egiten dizkigu.

– Gure menuetan behar bereziak dituzten haurrentzako dietak ditugu: zeliakia, diabetesa, alergiak eta intolerantziak eta abar.

Azaroaren aste honetan, 19tik 23ra, lekaleak sustatzeko III. Kanpaina martxan jarri da, osasuntsuak eta jasangarriak direla azpimarratuz. Hainbat nazioarteko erakundek bat egin dute kanpaina honekin (Slow Food, Green Peace, WWF…) eta guk ere konpromiso hori hartu dugu.

Aste honetako menuan, astelehenean dilistak eta asteazkenean babarrun txuriak, jarri ditugu. Lekaleek dituzten onurak asko dira; proteina begetalaren iturri dira, fibra asko dute, karbono-hidrato konplexuak ematen dituzte, mineraletan oso aberatsak dira (kaltzio,fosforo,potasio,magnesio), bitaminetan (A, C, D, E, K) eta gaixotasunak saihesteko antioxidatzaileetan, oso onak dira ere gatz gutxiko dietentzat eta abar luze baterako.

Umeek oso gustura jaten duten plater erraza eta goxoa!

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…