Noticias

Lehen hezkuntzako 6.mailako ikasleen bisita Atarrabiako Pilategira

Comparte en:

Txalaparta handi bat bezala, Atarrabiako antzinako pilategiko mazoen hotsak aditzen dira berriz, ehuleen antzinako lanbidea gogorarazteko. Hainbat aldiz berreraiki zen eraikina, zenbait jarduera desberdinetan erabiltzeko, eta elementu komun batekin: ura. Ultzama ibaiaren eskuineko ertzean dago, ondoan ur-jauzi ikusgarri bat eta Arreko Trinitatea dituela. Pilategi ospetsu hori irin-errota izan zen lehenik, pilategia gero, eta, gaur egun, Argako Ibai Parkeko museoa eta sentiberatze zentroa da.

Ikus-entzunezkoek, informazio-panelek, argazki materialek, eskalan egindako maketek eta tailer didaktikoek ulertzen laguntzen dute, alde batetik, iraganean eraikina oihal fabrika eta paper industria gisa erabili izana, eta, bestetik, egungo erabilera, Argako Ibai Parkeko sentiberatze zentroa baita.

Gaur egun, museoaren egoitza izateko berreraiki denez, oroimenera itzuli digu iraganean pilategi gisa izan zuen jarduera nagusia. Erdarazko hitza (batán) arabiarretik dator, eta «kolpatu» esan nahi du. Hain zuzen ere, horixe bera da oihal irekien bilbea ixteko erabiltzen zen makinaren zeregina. Antzina, eskuz egiten zen lan hura, baina Erdi Aroan mekanismo berria asmatu zuten. Indar hidraulikoaren indarrez, zurezko errota bat mugitzen zen, eta, aldi berean, horrek mugimendua transmititzen zien oihala kolpatzen zuten mazoei.

Atarrabiako pilategiaren jarduera Erdi Aroan hasi zen. Irin-errota izan zen garai hartan, baina geroago oihal-errota bihurtu zen XVI. mendean. Errotan, ehuleek eraginkortasunez landu zituzten oihalak XIX. mendera arteraino. 100 urtez abandonaturik, XXI. mendean zaharberritu zuten museoa izateko. Berreraikitze lanetan eraikinaren egitura errespetatu eta kanpoko harriak bere horretan utzi dira. Halaber, gaur egun lantegiaren antzinako jarduera ikusteko parada eskaintzen digute museoan dauden ondoko tresnek: ehunak pilatzeko makina bat, XVI. mendeko ehungailu baten kopia eta landare-papera egiteko makina bat.

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…