Noticias

Bazkari beroagoak ikastolako jantokian

Comparte en:

Jaso Ikastolako jantokian zenbait aldaketa egin dira zerbitzu hobeagoa eta, batez ere, janari beroagoa eskaini ahal izateko. Hala, ikastolak bi mahai bero erosi ditu. Mahai horiek bero-bero mantentzen dute janaria, 90 gradu hartzen dituen ur zirkuitoari esker. Mahai beroetan lehen platera gordetzen dute. Bigarrena, berriz, modu berean funtzionatzen duen gurdi beroan gordetzen dute. «Janaria bero mantentzeko sistema hoberena da, dudarik gabe. Horregatik erosi ditugu», azaldu digu Alejandra Rodriguez jantokiko koordinatzaileak. Horregatik, eta ikastola zaharreko mahaiak oso zaharrak zeudelako. 

Beste aldaketarik ere izan da jantokian. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak autozerbitzua erabiltzen hasi dira: bazkaria mahaian topatu beharrean, beraiek hurbiltzen dira bandejarekin hartu beharrekoa hartzera. Hori dela eta, ikasturte berrirako bandeja eta ur pitxer arinagoak erosi dituzte, ikasle gazteenek errazago eraman ditzaten. Alejandrak esan digunez, lehen janaria oso erraz hozten zen: «Batzuetan hamar minutu igarotzen ziren guk mahaiak jartzen genituenetik ikasleak eseritzen ziren arte. Janaria hoztu egiten zen eta gurasoen aldetik kexa dezente jaso izan dugu. Espero dugu aldaketa hauekin denok beroago eta gusturago jatea».

Jaso Ikastolako 700 ikasleek ahalik eta hobekien bazkal dezaten, goizean goiz hasten dira lanean sukaldariak. Fermina, Isabel eta Lurdes 7:45etan iristen dira, eta ez dute atsedenik hartzen 16:15ak arte. Ferminak eskarmentu handia dauka: 29 urte daramatza Jason, ikastola bera sortu zenetik alegia, eta Isabel ere ez da atzo goizean hasitakoa (20 urte daramatza). Orain Maiteren laguntza jasotzen dute, ez baita lan makala hainbeste lagunentzako janaria prestatzea. Agian horregatik, gero eta ohikoagoa da ikastetxeek kanpotik ekartzea aldez aurretik prestaturiko jakiak. Jaso ikastolak ez, ordea. Gure ikastolak betidanik izan du sukalde propioa eta horri eusten dio gaur egun ere, nahiz eta gauza batzuetarako Jangarria enpresaren zerbitzuak erabili.

Menuak, adibidez, Jangarria-ko dietista batek prestatzen ditu, umeek premiak kontuan hartuta. Horrek esan nahi du kaloria ugariko menuak direla (1.500 kaloria inguru), umeek energia handia behar baitute. Behin menua zehaztuta, Alejandra arduratzen da goizero eskaera egiteaz: «Ez da batere lan erraza, baina saiatzen gara ahalik eta jaki freskoenak ekartzen. Barazkiak, hanburgesak eta haragi-bolak, esate baterako, ez dira izoztuak. Hotz kolpe bat jasotzen dute, Nafarroako Gobernuak hala agintzen duelako birus arriskuak ekiditeko, eta horrela ongi konserbatzen dira». Kontrolak zorrotzak dira eta, Alejandrak nabarmendu duenez, inoiz ez dute jatorri ezezaguneko jakirik ekartzen.

Eta lapikotik, platerera. Edo, hobeto esanda, bandejara.Sukaldeko eta jantokiko langileek dena prest edukitzen dute Haur Hezkuntzako ikasleak agertzen direnerako. Horiek 12:30etan hasiko dira bazkaltzen. Azkenak, berriz, DBHko ikasleak izanen dira (berrogeita hamarren bat), 15:00ak aldera. Horiei guztiei behar bezalako zerbitzua emateko, jo ta ke ibiltzen dira monitoreak (dozena bat inguru: hiru Jangarriakoak eta gainerakoak ikastolak berak kontratatutakoak).  Ikasleek ezezik, hala nahi duten irakasleek ere ikastolan bertan bazkaltzen dute, bi txandatan.

Alejandrak esan digunez, ikasle txikienak, 3 eta 4 urtekoak, dira jale onenak: «Adinarekin, gero eta mokofinagoak izaten dira, eta mainak ere ikasten dituzte: nik patatak bakarrik, niri hori ez zait gustatzen,…»

 

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…