Noticias

Iruñeko erraldoi eta buruhandiekin

Comparte en:

Haur Hezkuntzako 2. mailako neska-mutikoek ez dute aise ahaztuko gaurko eguna, Iruñeko erraldoi, buruhandi, kiliki eta zaldikoak ikusten izan baitira. Jakina denez, erraldoiak eta buruhandiak Sanferminetan eta egun seinalatuetan soilik ibiltzen dira Iruñeko karriketan barna. Urtean zehar autobus geltokian aterpetzen dira eta hantxe izan dira, hain zuzen ere, Jaso Ikastolako 4 eta 5 urteko ikasleak.

Bi taldeak autobusez joan dira Iruñeko autobus geltoki berrira. Jaso Ikastolako ikasleak lehen aldiz egon dira autobus geltoki berrian. Irene tutoreak esan digunez, «geltoki zaharra baino toki atseginagoa da horrelako bisitetarako» eta umeak «oso zintzo» portatu dira.

Iritsi bezain pronto jan dute hamaiketakoa, geltokiko kafetegian bertan, eta ondoren erraldoien eta buruhandien Konpartsako kide baten azalpenak entzun dituzte. Erraldoi eta buruhandi guztien izenak esan dizkiete, baita nongoak diren ere. Jasoko ikasleek emozio handiz hartu dituzte buruhandi eta kiliak eta negar-malkoren bat ere izan da, beldurraren eraginez.

Beldurrak uxatzeko, Irene eta Axun tutoreak erraldoien gonen azpian sartu dira, eta ikasleek ere izan dute erraldoien eta buruhandien barrenak hobeki ezagutzeko aukera. Bukatzeko, dantza egin dute elkarrekin.

Ikusle ez ezik, protagonista ere izan dira Jaso Ikastolako ikasleak: Euskadi Irratiko kazetari batek hainbat galdera egin dizkie, eta guztiak erantzun dituzte. Gure ikasleen adierazpen horiek Gertukoak saioan entzun ahal dituzue, 11:20 minututik aurrera. Hona hemen lotura:

http://www.eitb.com/audioak/irratia/euskadi-irratia/osoa/286296/azaroaren-9ko-gertukoak/

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…