Noticias

“INVOC4TIUM”, Jaso Ikastolak sortzen duen 3. Musikalak 11 ikastetxe desberdinetako 1500 ikasle eramango ditu Baluartera.

Comparte en:

Goizeko emanaldia Ikastola eta Iruñerriko ikastetxeetara zuzenduta dago eta, arratsaldekoa, aldiz, publiko orokorrari . Euskerazko ikuskizun honetarako sarrerek 10 euro balio dute.

 

Bere estrenoan apirilean Barañaingo Auditorioan izandako arrakastaren ostean, Jaso Ikastolako ikasleek INVOC4TIUM –Musikala- berriro ere oholtzaratuko dute heldu den Ekainaren 12an. Baluarte antzokia izango da dantzak, akroLogo Pablo TRANSFORMADO2baziak, zuzeneko kantak eta musika uztartzen dituen musikal hau eskeiniko duen Nafarroako azkeneko antzokia. Oso emanaldi berezia izanen da, goizez (11:00etan) 11 ikastetxe eta ikastola desberdinetako 1500 ikasle bilduko baititu, hala nola, San Fermin Ikastola, Paz de Ziganda Ikastola, Zizur Erreniega, Instituto Iturrama, Amaiur, Alaitz, Colegio Calasanz, Elorri –Mendillorri-, Buztintxuri Eskola, Eunate Ikastetxea eta Iñigo Aritza Ikastola. Arratsaldez bigarren funtzio bat izanen da 20:00etan, publiko orokorrari zuzendua dagoena eta, EiTBk grabatuko dueña gerora emateko. Arratsaldeko emanaldiko sarrerak 10 €ko prezioa dute eta Jaso Ikastolako idazkaritzan, www.baluarte.com -en eta La Moreako kultur sailan eros daitezke.

 

Imanol Janicesek (Gorputz Heziektako irakaslea), Edu Sernak (Ikastolako Zuzendari Pedagogikoa) eta Irantzu Zabalzak (Lhko irakaslea) zuzenduta   12 eta 16 urte bitarteko 44 ikaslek 2014ko irailetik daramate INVOC4TIUM prestatzen, euskararen sustapena eta kultura egiteko beste modu bat aldarrikatzea izanik helburu nagusiak, hau guztia, multidisziplinarra den ikuskizun formatu batean elkartuz. Zentzu honetan, ikasleek konpetentzia bitartez lan egin ahal izan dute motibatuta zeuden alorretan – gidoia sortu, abestien letrak moldatu, lan audiobisualak egin, dantzak, aktuazioak eta bestelakoak koordinatu-. Horrela, disziplina, talde lana eta batez ere bizikidetza bezalako baloreak landu dira prozesuan zehar. Musikal honek duen beste helburu nagusietako bat natura zainketa sustatzea da. Mezu hau indartzeko asmorekin, konpaniak estrenoan egin ez zuen numero berri bat eskeiniko du emanaldi honetarako. Horretarako Iruñeako Mankomunitatearen laguntza izan du.

 

Baluartetik igaro ostean, Jaso Ikastolak INVOC4TIUM Euskal Autonomi Erkidegora eramanen du, aurreko urtean IKI MILIKILI KLIK! Musikalarekin egin zuen bezala. Ikuskizuna urriaren 20an Bilboko Arriagan eskeiniko da eta Azaroaren 26an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Bi hirietan goizez ikastetxeei eskeiniko zaie eta arratsaldez, publiko orokorrari.

 

 

SINOPSIS

Lurra, Haizea, Sua eta Uraren kontrola lortu nahi dute Heriok (Pablo Roncales) eta bere laguntzaileek mundua haien eskuetan jartzeko. Hau ekiditeko Naiara (Saioa Castillo), Alain (Xabier Dean) eta Ametsek (Miren López) abenturaz beteriko bidai bati ekingo diote 4 elementuak ohartarazteko asmoz. Ama Natura (Maialen Pasual) inbokatzea ezinbestekoa izango dute haien helburua lortzeko

 

INVOC4TIUM (EUSKERAZ) Prentsa Dossierra

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…