Noticias

Inauteri hippiak

Comparte en:

Eguraldia hotz, baina giroa bero-bero. Goizak elur maluta batzurekin agurtu bagaitu ere, inauterien ospakizuna beti bezain alaia eta koloretsua izan da aurten ere Jaso Ikastolan. Ezustekoa irakasleen eskutik etorri da gaur goizean. Ikasleen aktuazioak amaitu ondoren, bi furgonetak patioa zeharkatu dute, txikienen harridurarako. Hara nor izango eta ikastolako irakasle eta langile koadrila atera ez bada! Denak 60. hamarkadako hippien antzera jantzita, maitasuna eta bakea aldarrikatzen. Haiek dantza egiten zuten bitartean, entzutekoak ziren beste guztien barre algarak eta oihuak. Irakasle guztiak ez dira maitasuna opatzen ibili, ordea. Bat hankapaloen gainean ipini eta, izaka beldurgarriz mozorrotuta, txikienak ikaratzen ibili da.

Lehenago, ikasle taldeek azken asteotan entsegatutako dantzak eta koreografiak erakusteko aukera izan dute. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko taldeek aurreko urteotako usadioari jarraitu diote: Miel Otxinak, txaxtoak, sorginak, indioak, piratak eta lehen gizakiak ikusi ditugu. __Kontxita Martinez de Lezeak ez du huts egin eta, erretiroa hartuta egon arren, txoko batean eserita eman du goiza, gaztainak erretzen.

Hirugarren mailatik aurrera ere askotariko mozorroak ikusi ditugu: Unanuko mamuxarroak, lamiak eta tartaloak, iratxoak eta izaki beldurgarriak, marrazki bizidunak, arabiarrak, mexikarrak , mosqueteroak, bakeroak, Mario Bross, gangsterrak, eskoziarrak… Denek jaso dute txalo zaparrada ederra, ongi merezita gainera.

Eguraldia zela eta, ospakizun osoa ikastolako patioan egin da, kalera atera gabe. Hala ere, ezin esan girorik izan ez denik.  Love and peace zioen pankartaren atzean, “Ez, ez, azterketarik ez!,” oihukatzen entzun ditugu irakasleak. Ea oporren ondotik ere eusten dioten leloari…

Argazki guztiak ikusteko, partekatzeko edo deskargatzeko, sar zaitezte MobileMe galerian edo Flickr-en. Berreundik gora argazki topatuko dituzue.

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…