Noticias

Horra, horra, gure Olentzero

Comparte en:

Olentzero eta Mari Domingi Jaso Ikastolan izan dira, umeen artean ilusioa banatzen eta haien gutunak jasotzen. Tripa-handia eta Mari Domingi ederki kostata iritsi dira ikastolara, basoa erabat elurtuta eta izoztuta zegoenez astoak behin baino gehiagotan egin duelako irrist.  Zorionez, Iruñean eguraldi epelxeagoa egin du gaur eta ikastolara onik iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi. Azken horrek sudurra gorri-gorri eta eztarria marrantatuaa zeuzkan, baina, hala ere, ongi aritu da Olentzerori laguntzen.

Lehendabizi Haur Hezkuntzako umeek egin diete harrera. Txikiak izan dira, dudarik gabe, ikazkinaren eta Mari Domingiren etorrera ilusio handienarekin hartu dutenak. Haiek ikastolara iritsi baino lehen Olentzero, Olentzero aritu dira oihuka. Kantuan ere aritu dira: Hator, hator, mutil etxera, Horra, horra, gure Olentzero eta Eguberrietako beste hainbat abesti kantatu dituzte, Andoniren eskusoinuaren laguntzaz. Urtero bezala, astoa kanpoan utzi ondoren Andonik lagundu ditu Olentzero eta Mari Domingi ikastolaraino. Ume txikiek txalo zaparrada batekin hartu dituzte eta, haiek menditik ekarritako oparitxoak jaso ondoren, gutun mordoska eman dizkiete. Mari Domingik gutun guzti-guztiak irakurriko zituztela agindu badie ere, ume batzuk ez ziren erabat fio eta, badaezpada, nahiago izan dute euren eskaera zuzenean eta ozenki egin. «Nik patinetea nahi dut», oihukatu du batek. «Eta nik bizikleta», besteak. Bi urtekoek ez diote ia hitzik egin Olentzerori, baina zintzo-zintzo eman dizkiote txupete guztiak Mari Domingiri, haiek gehiago ez erabiltzeko promesa moduan.

Ondoren LHko ikasleek egin diete harrera Olentzero eta Mari Domingiri, bi txandatan. Seigarren mailako hiru neskek aurreskua dantzatu diote Olentzerori, eta tripa-handia bera ere animatu da Andoniren laguntzaz pauso batzuk egitera. DBHko ikasleek frontoian dantzatu diote aurreskua Olentzerori, eta baten batzuek ez dute alferrik galdu elkarri bultzaka eta astoarena egiten ibiltzeko aukera. Aipatzekoa da, hala ere, DBHkoak  izan direla goiztiarrenak eta kirolarienak gaurko egunean, futboltxo eta ping-pong txapelketak jokatu baituzte lehen orduan. Goiza ere gorputza astinduz amaitu dute Jaso Ikastolako gaztetxoek, Euskara Taldeak antolatutako disko-festan.

Loteriarik ez da tokatu gurean, baina batzuk ez dira esku hutsik joan etxera. Urtero bezala, bi saski eder eta bazkari bat zozketatu dira ikastolako langileen artean. Lehen saria Kontxita Martinez de Lezea irakasle erretiratuak eraman du (lotsa eta guzti eman dio ordu batzuetarako etorri eta saskia jasotzeak), bigarrena Alejandra Rodriguez (sukaldeko arduraduna eta iazko irabazlea, apur bat susmagarria, ezta?) eta Monica Mendiondok hirugarrena. «Tongo, tongo», protesta egin dute irakasle batzuk, inbidiak jota, baina HHkoek antolatutako hamaiketakoan topa egiten eta irribartsu ikusi ditugu guztiak, saridunak nahiz saririk gabekoak.

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…