Noticias

Hamaika irri Pello Añorgarekin

Comparte en:

Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalaria Jaso Ikastolan izan da ipuinak kontatzen, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako neska-mutikoen gozamenerako.

Ikasleak pozez kabitu ezinik zeuden Oiartzungo ipuin-kontalariaren bisita zela-eta, oso gogoko baitituzte haren ipuin eta poemak, eta irriz lehertu ziren hitz-joko eta errima bihurriekin hasi orduko.

Pello Añorgak Bartzelonako Ixabelen istorioa kontatu zien ondoren. Ez pentsa bigarren mailako neska-mutikoak isilik gelditu zirenik, ez horixe. Lehen unetik buru-belarri (eta eztarri) sartu ziren ipuinean, oihuka eta imintzioka. Andoni Otero ikasleak berehala erakutsi zituen komediante dohainak, eta Pello Añorgak laguntzailetzat hartu zuen, soinu-efektu bereziak egin zitzan.

Ipuin-kontalariak ez zuen laguntzaile bakarra izan, ordea. Elefante, tximu, jirafa, tigre eta sugearena egiteko laguntza behar izan zuenean ere aktore apartak agertu ziren haren ondora. Denek, ipuin-kontalariak nahiz laguntzaileek, txalo zaparrada ederra jaso zuten kontakizuna amaitzean.

Ondoren, ikasle batek komentatu zion izugarri gustatzu zitzaiola Jenio txarra ipuina, eta Pello Añorgak liburuko pasarte batzuk gogorarazi zituen. Izan ere, lan horrekin Euskadi saria irabazi zuen Oiartzungo idazleak duela pare bat urte.

Bigarren mailako neska-mutikoek agerian utzi zuten oso ongi ezagutzen dituztela Pelloren liburuak, buruz eta ahots gora errezitatu baitzituzten haren zenbait poema. Bisita amaitzeko, ikasleen liburuak sinatzen ibili zen ipuin-kontalaria. Liburuetan ez ezik, haien eskuetan eta besoetan ere utzi zuen arrastoa.

Mila esker, Pello, primeran pasa genuen.

Argazki guztiak ikusteko, deskargatzeko edota partekatzeko, sar zaitezte MobileMe galerian edo Flickr-en.

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…