Jaso Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleak Ezkaba mendiaren tontorrera (895 metro) igo ziren abenduaren 2an, Iruñeko Udaletxeko plazatik abiatuta. Jasoko neska-mutilek zorte handia izan zuten eguraldiarekin. Ateri zegoenez, lehorrean egin zuten igoera, baina aldi berean elurraren xarmaz gozatuz, bide erditik gorantz elurtuta baitzegoen Ezkaba. Irrist eginez nahiz elkarri pilotakadak jaurtiz, denek izan zuten elurrarekin gozatzekoa aukera, Xabier Arrizibitaren argazki dotoreetan ikus daitekeenez (argazki guztiak ikusteko, sar zaitez MobileMe galerian).
Tontorrean, Ezkabako gotorleku ezaguna bisitatu eta indarrak berritu zituzten hamaiketakoarekin. Artean ez zekiten biharamunean Iruñea osoa esnatuko zela zuri-zuri. Izan ere, Frantzisko Jatsu Xabierkoaren egunean bota du 2010-11 ikasturteko lehen elurte serioa.
Noticias
Ezkaba mendian, elurretan
Comparte en:
Compartir en facebook
Compartir en twitter
Compartir en linkedin
Compartir en whatsapp
Comparte en:
Compartir en facebook
Compartir en twitter
Compartir en linkedin
Compartir en whatsapp
Noticias
Noticias relacionadas
EXAMENES C1 DE EUSKERA EN JASO
Las pruebas para la obtención del certificado C1 de la Escuela Oficial de Idiomas tuvieron…
JASO IKASTOLA SE SUMA AL AUTOCONSUMO CON PLACAS FOTOVOLTÁICAS
JASO IKASTOLA ha dado un paso más en su compromiso con la sostenibilidad y, en…
ENDECÁLOGO “BIHAR”, LAS IKASTOLAS CONSTRUYENDO NUESTRO FUTURO
Bihar es una iniciativa que presentamos las Ikastolas hace ya más de un año, concretamente…