Noticias

Etxez etxe dabil maleta ibiltaria

Comparte en:

Joan zen ostiralaz geroztik, etxez etxe dantzan dabil Jaso Ikastolako maleta ibiltaria. Ekimen hau duela bi urte sortu zen, Ainhoa Fernandez liburutegiko arduradunak azaldu digunez, «ikasleen etxeetan eta familia giroan irakuzaletasuna lantzeko asmoarekin». Ideia sinplea bezain eraginkorra da: maleta batean liburutegiko materiala sartu eta astero ikasle baten etxera joaten da. Hartara, maleta ikasle guztien etxeetara helduko da ikasturtea amaitu baino lehen. Maleta ibiltaria Lehen Hezkuntzako 2. ziklorako pentsatua dagoenez, lau maleta daude (ikasgela bakoitzeko bat). Hori dela eta, Ainhoa  3. eta 4. mailetako ikasgeletan izan zen ostiralean, eta  lehendabiziko lau maletak «fakturatu» zituen. Astebetez, Xiker Arana, Uxua Aiestaran, Asier Ben Hallam eta Nikolas Arbizu ikasleen etxeetan egonen dira maletak, eta ondoren beste lau ikaslek hartuko dituzte. Lehen txanda honetan bi liburu (Aitona eta amona udalekuetan eta Munduko errekorrak), Nora aldizkaria eta musika entzuteko CD bat sartu ditu Ainhoak.

Maletak ezezik, liburutegiko txartelak ere banatu zituen Ainhoak pasa den astean. Lehen mailako ikasleek burrunba eta ilusio handiz jaso zuten txartela. Izan ere, horrekin nahi adina liburu atera ahal izanen dituzte ikasturtean zehar. Bazkalondoan ume mordoska joan zen liburutegira mailegu zerbitzua estreinatzeko irrikitan, eta lanez gainezka ibili zen Ainhoa.

Gogoratu nahi dizuegu ikastolako liburutegia zabalik egoten dela eskola egunetan, 13:45etik 14:30ak arte Lehen Hezkuntzakoentzat eta 15:15etik 16:45ak arte DBHko ikasleentzat. Ainhoak esan digunez, Lehen Hezkuntzako ikasleak dira liburutegia gehien erabiltzen dutenak: «Gustura etortzen dira liburuak eta ipuinak irakurtzera. DBHkoak, berriz, gehienetan lanak bukatzera etortzen dira».

 

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…