Noticias

Erriberriko gazteluan

Comparte en:

LHko bigarren mailako ikasleak Erriberriko gaztelua ikusten izan dira aste honetan. Iruñetik euripean abiatu baziren ere, Erriberrin ateri zegoen eta Jaso Ikastolako neska-mutikoek «izugarri gozatu zuten», Kontxi Atxa tutoreak esan digunez. Izan ere, Erdi Aroa gaia ikasten ari dira, eta ikasleek oso gogoko dute garai hori, Erregeak eta gudak aipatu orduko «borborka hasten baita euren irudimena».

Gaztelu deitzen badiogu ere, egokiagoa litzateke Erriberriko jauregia deitzea, han bizi izan zirelako Nafarroako Errege-erreginak. Defentsa edo erasorako gaztelu militar baino gehiago, bizitoki izan zen jauregia. Erromatarren garaiko gotorlekua Karlos III. Erregeak (1387-1425) handitu eta berritu zuen. Esaten dutenez, bere garaian Europako ederrenetakoa izan zen. Inguruko lubakiak, dorreak eta harresiak ikusgarriak dira benetan. Jakin badakigu garai batean lorategiz inguratuta zegoela, eta zoo bat ere bazuela, baina, zoritxarrez, gaur egun ez da horien arrastorik gelditzen.

Hala ere, bigarren mailako ikasleek primeran pasatu zuten Errege-erreginen gelak ikusten eta dorreetan gora igotzen. Tutoreek azaldu zietenez, beheko galeriak ihes egiteko erabiltzen zituen Karlos III. Erregeak. Ikasleek ez zuten gehiagorik behar izan irudimenari hegan egiten uzteko.

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…