Noticias

Elkarrekin bizitzen ikasten (IZAN proposamena)

Comparte en:

Bi urte igaro dira Jaso Ikastolako Bizikidetza Plan berria sortu genuenetik eta bi urte hauetan Jaso komunitatea osatzen dugunon Bizikidetza hobetzeko jarduerak ugariak izan dira. Horren lekuko da iaz DBHko maila guztietan abian jarri genuen ikasgai berria: Bizikidetza. Ikasgai hau emateko Baketik elkarteak bere Izan Proposamenean proposatzen duen materiala erabiltzen dute Bizikidetza irakasle diren Andoni Sagastibeltzak eta Unai Arellanok. Proposamen honek ikasleen zein helduon bizi kalitatea hobetzeko oso erabilgarriak izan daitezkeen ikaskuntzak planteatzen ditu eta hori dela eta, ikasturte honetan Jaso Ikastolako irakasle guztiok Izan Proposamenaren inguruko formazioa jasotzen ari gara, Baketik-eko buru den Jonan Fernandezekin. Gaian interesa duenarentzat www.izanproposamena.org web orrian informazio gehiago aurkituko dugu. Hona hemen proposamen honek landu nahi duen filosofia laburbiltzen duten bi esaldi, Jonan Fernandezen hitzetan:

“Bizitza eta elkarbizitza jorratzeko erreminta kaxa bat eskaintzen dugu”.

“Seme-alabei edo ikasleei zerbait morala edo etikoa erakutsi nahi diegunean, agindua edo irakaspena beharrezkoa da, baina ez nahikoa. Horregatik, bizipen ikaskuntza batzuk bilatu behar ditugu gauzak norberak frogatzeko, norberak esperimentatzeko, berdin du 8 edo 14 urte eduki.”

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…