Noticias

Denak berriro elkarrekin: DBHkoak ere hasi dira

Comparte en:

Jaso Ikastolako DBHko ikasleek gaur goizean hasi dute 2009-10 ikasturtea. Bigarren Hezkuntzakoak suabe hasi dira, hiru orduko aurkezpenarekin, baina bihartik aurrera ez dago aitzakiarik, ohiko ordutegia izanen baitute (8:30-14:45).

Lehen eguna dela eta, ikasle batzuk despistatu samarrak ibili dira. Itxura denez, ez zekiten gaurko saioak ordubete geroago hastekoak zirela, eta goizeko zortzietan agertu dira Jaso Ikastolako sarreran. Ez dira bakarrak izan. Web gunerako argazkiak atera behar zituenak ere behar baino lehen altxatu da ohetik.

DBHko ikasleek aldaketa dezente topatu dituzte lehen egunean. Garrantzitsuena, pasillo aldaketa. Orain arte eskailerak igo eta ezker aldera egiten zuten gazteenek, lehen ziklokoek, eta eskuin aldera bigarren ziklokoek. Bada, aurten alderantziz izanen da: lehen zikloko ikasleak eskuineko korridorean ariko dira eta ezker aldean bigarren ziklokoak. DBHko lehen mailako ikasleek gela handiagoak behar zituztelako egin da aldaketa hori. Izan ere, aurten beste zortzi ikasle hartu ditu Jaso Ikastolak DBHko lehen mailan, eta orain arteko gelak txiki gelditu dira. Lehen mailako ikasleek urduri eta ikusminez begiratu dituzte geletako zerrendak, zein taldetan zeuden jakiteko irrikitan. Zerrendak ikustean denetarik egon dira, poz handiak eta aurpegi tristeren bat ere bai.

Irakasleei dagokienez, nabarmentzekoa da Andoni Sagastibeltza koordinazio lanetara itzuli dela. Andoni, eltze guztietako perexil hori, Nafarroa Oinez-eko zereginetan aritu zen abendura arte eta geroztik munduan barna ibili da. Hasi berri dugun ikasturtean berriz buru-belarri ibiliko da Jaso Ikastolan, koordinatzaile lanetan ez ezik, euskara irakasle ere ariko baita.

Andoni ez da euskara irakasle bakarra izanen. Ainara Garate ikastolako ikasle ohiak ere irakatsiko du euskara. Ainarak euskara, frantsesa eta latina emanen du. Erlijioan ere irakasle berria dugu: Ainhoa Iparragirre. Ainhoa ostegunean hasiko da DBHn eskolak ematen, eta Lehen Hezkuntzan ere ariko da.

Nabarmentzekoa da duela bederatzi urte Eleanitz English egitasmoan hasi ziren ikasleak DBHko 3. mailara iritsi direla. Fernando Lopez irakasleak ez du erronka makala: aurten ingeles hutsean irakatsiko die Gizarte ikasgaia, astean hiru orduz, eta beste bi saio izanen ditu ingeles ikasgairako.

Jakina denez, iaz zenbait lagutza izan ziren DBHko 4. mailako liburuak erosteko. Bada, aurten 1. mailako liburuak erosteko ere izanen dira dirulaguntzak.

 

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…