Noticias

Bukatu da, akabo

Comparte en:

Amaitu da ikasturtea. LHko goi zikloetako ikasleek San Joan suekin batera «erre» dituzte ikastolako azken orduak. Ikaskideei eta irakasleei agur esan aurretik, ikastolatik kanpo majo gozatzeko aukera izan dute batzuek. Bosgarren mailakoak Lurraska Ingurugiro Hezkuntzarako zentroan izan ziren hiru egunez, Gernikatik gertu. Lurraska aterpea abiapuntu aproposa da Urdaibai ezagutzeko eta inguruko hondartzetan gozatzeko, eta halaxe egin zuten bosgarren mailako neska-mutikoek. Hirugarren mailakoek ere primeran pasatu zuten Larraun ibaiaren iturburura egindako ateraldian, argazkietan ikus daitekeenez.

Osteguna gauza guztiak bildu eta ikastolari agur esateko eguna izan zen. Gehienek irribartsu egin zuten, oporrei hasiera emateko gogoz, baina izan zen agurra negar-malkotan busti zuenik ere. Pena handiena 4B gelakoek adierazi zuten.»Hain ongi pasatu dugu Ana Larrañagarekin, eta orain agur esan behar…», zioen ikasle batek negar-zotinka. Gelakide batek ikastola utziko duela jakiteak are gehiago penatu zituen, eta bazkalorduan ez zegoen haiek kontsolatzeko modurik.

Hau da marka hau, txikienek negarrez hasi zuten ikasturtea, eta koskorragoek bukatu. Eskerrak tartean irribarreak eta une onak izan diren nagusi…

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…