Noticias

Abian da ikus-entzunezko tailerra

Comparte en:

Jaso Ikastolak ikus-entzunezko egitasmoa abiarazi du hasi berria den ikasturtean. Proiektuak bi helburu nagusi ditu. Batetik, ikastolan bertan mediateka txukuna osatzea eta, bestetik, geletan eta ikas prozesu osoan gero eta ikus-entzunezko baliabide gehiago erabiltzea. Ahalegin horretan Iñigo Carrasco irakasle eta ikastolako gurasoaren laguntza izanen du Jasok.

Egitasmoa aurrera eraman ahal izateko, ikus-entzunezko gela atondu du Jaso Ikastolak uda partean. Ikus-entzunezko tailerra ikastolako sotoan dago, musika gelaren alboan. Bertan argazki eta bideo kamera profesionalak, bi iMac eta soinua grabatzeko eta nahasteko ekipamendua prestatu dituzte, besteak beste. 

Ikus-entzunezko tailerrean, teknologia berrietan trebatzeko aukera izanen dute ikastolako irakasle nahiz ikasleek. Epe luzeko egitasmoa denez, trebakuntza piskanaka eginen da. Aurten  Jaso Ikastolako lau irakaslek jasoko dute prestakuntza: HHko Esther Mikeok, LHko Dabid Albirak eta DBHko Xabier Arribizibita eta Antxon Zabalzak. Laukoteak joan zen astean hasi zuen ikus-entzunezko ikastaroa, ikastolan bertan. Ikus-entzunezk tailerrak egitarau oparoa du: argazkigintza, bideo sorkuntza, internet bidezko sare digitalen erabilera, web gune eta blogen kudeaketa, podcasting-ak, … 

2009-10 ikasturtean zehar, astelehenero, aipaturiko irakasleak Iñigo Carrascoren ikasle bihurtuko dira, bi orduz. Carrasco (Lasarte, 1970) Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako irakasle eta Jaso Ikastolako bi umeren aita da. Eskarmentu handia du bideogintzan, eta lehenago ere parte hartu izan du Jaso Ikastolaren egitasmoetan. Iazko Nafarroa Oinez-eko bideo ikusgarria, esate baterak, berak taxutu eta zuzendu zuen. 

Jaso Ikastolako irakasleak bizpahiru urtetan euren kabuz aritzea espero du Carrascok: «Aurten lau irakaslek jasoko dute prestakuntza, baina gero horiek beste irakasleen artean zabalduko dute ikasitakoa. Asmoa da bi edo hiru urtetan Jaso Ikastola autonomo izatea eta ikasleak emaitzak jasotzen hastea».

Izan ere, ikus-entzunezko baliabideak eta teknologia berriak ikas prozesuan erabat integratzea litzateke epe luzeko helburua. Bide horretan, ikus-entzunezko tailerrak Jaso Ikastolaren web gunea, Ikasys egitasmoa eta IKT Txanela izanen ditu lagun.

 

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…